"OH HAPPY DAY" 3Komak eta Baleukok elkarlanean ekoiztutako lehiaketa musikal berria da. Bertan, astero-astero, Euskal Herriko 8 abesbatza lehian arituko dira, publikoaren babesa eta botuak lortzearren. Garai, erritmo eta estilo anitzetako kantak taularatuko dituzte, eta euren ahotsak ezezik, jantziak, koreografiak, eta taldekideen arteko lotura ere kontuan izango dutu epaimahaiak.